Zer da Hizkuntzen Europako Eguna?

Hizkuntzen Europako Urtea 2001 ekimenak, Europako Kontseiluak eta Europar Batasunak lankidetzan antolatutakoak, milioika pertsonaren parte-hartzea bultzatu zuen 45 herrialde parte-hartzaileetan, Europaren aniztasuna ospatzeko eta hizkuntzak ikasteko antolatutako jardueren bidez.

Hizkuntzen Europako Egunaren helburu nagusiak hauek dira:

1.    Hizkuntzak ikastea zein garrantzitsua den azpimarratzea eta ikasten diren hizkuntzak dibertsifikatzea, eleaniztasuna eta kulturen arteko komunikazioa sustatzeko.

2.    Europako hizkuntza- eta kultura-aniztasunaren aberastasuna sustatzea, babestu eta bultzatu beharreko elementu gisa.

3.    Eskolan zein eskolaz kanpo hizkuntzak etengabe ikastea sustatzea, ikasketengatik, trukeengatik, behar profesionalengatik, mugikortasunarengatik edota plazer hutsagatik.

2011ko irailaren 26an Europako Kontseiluak eta bere 46 estatu kideek ospatu zuten Hizkuntzen Europako Egunaren X. Urteurrena izan zen.

 

Norentzat da Hizkuntzen Europako Eguna?

 

Hizkuntzen Europako Eguna estatu kideetako agintarientzat eta balizko bazkideentzat da, maila hauetan:

-  Politikak sortzen dituzten arduradunentzat (adib.: hizkuntzekin zerikusia dute politiken inguruko neurri zehatzak edo eztabaidak)

-  Jendearentzat oro har (Egunaren helburu nagusiei buruzko interesa piztea, hizkuntzak etengabe ikasten jarraitzeko garrantzia azpimarratzea barne, edozein adinetan, hezkuntza-zentroetan, lantokian etab.);

-  Boluntarioen sektorearentzat (GKEen, elkarteen, enpresen eta abarren ekimen zehatzak)