en  fr  cs  de  et  el  es  ga  hr  it  pl  ro  sq  sk  sl  sv  nn  sr  bs  lt  mk  lb  nl  hy  pt  tr  da  bg  fi  hu  ka  lv  eu  ca  ru  gl

Nork har dezake parte?

Jende guztiak har dezake parte hainbat modutan Hizkuntzen Europako Egunean

Berdin dio zer adin duzun, bakarka edo taldeka zatozen, erakunde gisara (ikastetxea edo elkartea) edo lagun taldean aurkezten zaren: jende guztiak har dezake parte HEGean. Hainbat modutan lagundu dezakezu jardunaldiak arrakasta izan dezan: parte har dezakezu antolatutako jardueraren batean edo beste lagun batzuekin elkartuz ekitaldi bat sor dezakezu (hori egiten baduzu, ekitaldi horren xehetasunak hemen sartu behar dituzu: HEG ekitaldien egutegia). Hona hemen aukera posible batzuk:

-  IKASLEAK: ikastetxeren batean edo bestela hizkuntzaren bat ikasten ari direnak ez dira aspertuko gure  onlineko jolas eta jarduerak ezagutu nahi badituzte, eta aldi berean kontu jakingarriak ikasiko dituzte Europako hizkuntza aniztasunari buruz. Musika maite dutenek kontzertu bat antola dezakete Europan dauden hizkuntza eta musika genero desberdinak sustatzeko, eta emanaldiak beste jendearekin partekatu ditzakete web orri honen bitartez.
 

-  IRAKASLEAK: Hizkuntzen Europako Egunak aukera ugari eskaintzen dizkie irakaskuntzan, hizkuntzak nahiz bestelako gaiak irakasten, ari direnei: ikasgelan normalean aipatzen ez diren beste kultura, tradizio eta hizkuntza batzuei buruz are gehiago jakiteko; ikasleen sormena sustatzeko erabiltzen dituzten hizkuntzetan emandako antzezlanen bidez; "hizkuntzen arteko kafea" aitzakia izanik jarduera elkarreragile bat antolatzeko; edo ezagutarazteko ikastetxe batean mintzatzen diren hizkuntza guztiak…
 

-  UNIBERTSITATEA / IKASTETXEAK Hizkuntzen Europako Eguna abagune ezin hobea da unibertsitatea edo ikastetxea eta haren ingurunea bestela ikusi, eta ohartzeko leku bat dela non jatorri desberdineko pertsonak elkarrekin topo egin eta bizi diren, elkarri eraginez, non hizkuntzak lantzen diren. Zer irudituko litzaizuke eztabaida taldeak antolatzea ama-hizkuntza desberdineko pertsonen artean? Sare sozialak baliabide egokiak dira gisa horretako topaketak antolatzeko; nahi izanez gero HEG taldeko fan izan zaitezke  Facebooken. Herrialdeen arteko mugetatik hurbil dauden unibertsitateek edo ikastetxeek bidaiak antola ditzakete mugaz bestaldeko ikasleak ezagutzeko. Bestela, ikastetxeek lehiaketak ere presta ditzakete, hizkuntza-gaitasunak eskuratzea eta hobetzea helburu.

Egia esan, jende guztiak parte har dezake Hizkuntzen Europako Egunean, bestelako kulturetako bizilagunak gonbidatuz edo nork bere etxea apainduz Hizkuntzen Europako Egunaren afixa edo eranskailuen bidez. Beharbada ez zara poliglota izatera iritsiko egun bakar batean, baina segur aski zabalduko duzu zure ikuspegia, eta dudarik gabe esperientzia atsegin eta aberasgarria biziko duzu.