Nola parte hartu?
Ezin konta ahala aukera daude Hizkuntzen Europako Egunean parte hartzeko, betiere norberaren denboraren eta eskura dituen baliabideen arabera.
Prestatzen erraza den jarduera bat izan daiteke (zine emanaldi bat hizkuntza desberdinetan edo "hizkuntzen arteko kafea" herrialde desberdinetako espezialitateak zerbitzatuz), edo baliabide gehiago izatea eskatzen duten ekitaldiak (eskala handiko ekitaldi mediatikoak, adibidez). Ekitaldien Egutegian bilduta daude HEGaren webgunean 2002tik hona argitaratu diren jarduera guztiak; hortxe duzu ideia iturri on bat. Ez ahaztu begirada ematea “Get inspired” atalari.
Erraza da…
1. Hauta ezazu ideia on bat (jaia, txapelketa, afaria)
2. Antolatu jarduera eta ezagutzera eman
3. Sartu gure datu basean
4. Egizu!
Hizkuntzen Europako Egunaren antolaketa
Europako Kontseiluak ez du jarraibiderik ezartzen ez diru-laguntzarik ematen jarduerak antolatzeko, eta askatasun osoa ematen die estatu kideei eta bestelako laguntzaileei nahi dituzten jarduerak nahi duten bezala antola ditzaten, Egunaren ospakizunetarako ahalik eta malgutasunik handiena izatea bermatu nahi baitu.
Kontaktu nazionalak
Herrialde gehienetan pertsona batek “kontaktu” lana egiten du, boluntario gisara, jardueraren antolatzaileen eta Europako Kontseiluaren artean. Pertsona hori bera arduratuko da, baita ere, Kontseiluak sortzen duen informazioa eta ospakizunaren inguruko materialak zabaltzeaz dagozkion nazio, eskualde eta toki mailan.
Europako Kontseiluaren eginkizuna
Egunaren ospakizuna Europako Kontseiluak hasi zuenez, erakunde hori bera arduratzen da Europako hizkuntzen aniztasuna erakusten duten afixak, eranskailuak eta bestelako sustapen materialak bidaltzeaz. Material horiek nazioetako kontaktuei banatzen zaizkie, hedapena horrela zentralizatuz, eta haiek arduratuko dira dena behar den bezala zabaltzeaz dagokien nazioan – zehazki HEGaren inguruko ekitaldiak antolatzen dituztenen beharrei erantzuten.