Zergatik Hizkuntzen Europako Egun bat?

Ez da inoiz egon orain baino aukera gehiago Europako beste herrialde batean lan egiteko edo ikasteko. Hala ere, hizkuntza-gaitasunik eza zama astuna da aukera horretaz balia zitezkeen pertsonentzat.

Globalizazioa eta nazioarteko enpresa handien egiturak direla-eta, atzerriko hizkuntzari buruzko ezagutza nahitaezkoa da, baita jatorrizko herrialdean ere, lana modu eraginkorrean egiteko. Ingelesa jakitea jada ez da aski.

Europak hizkuntza-aberastasun handia du: 200 hizkuntza europar baino gehiago dago eta askoz ere gehiago hitz egiten dituzte beste kontinenteetatik datozen herritarrek. Baliabide garrantzitsua da eta aitortu, erabili eta balioztatu behar dugu.

Hizkuntzak ikastea onuragarria da gazte zein helduentzat –inoiz ez gara nagusiegiak hizkuntza bat ikasteko eta horrek eskaintzen dizkigun aukerez gozatzeko–. Esate baterako, oporretan bisitatzen ari zaren herrialdeko hizkuntzaren hitz gutxi batzuk baino ez badituzu menderatzen ere, lagun berriak eta kontaktuak egiten lagunduko dizute.

Beste hizkuntza batzuk ikastea elkar ulertzeko eta gure arteko desberdintasun kulturalak gainditzeko modua da.

HELBURUAK

Hizkuntza-gaitasunak beharrizan eta eskubide bat dira GUZTIONTZAT. Hau da Hizkuntzen Europako Egunaren mezu nagusietako bat.

Helburu nagusia da jendeak kontzientzia hartzea hauei buruz:

-  Europako hizkuntza-aniztasuna aberasgarria da, eta zaindu eta indartu behar da.

-  Ikasten diren hizkuntzen eskaintza zabaldu behar da (baita hiztun gutxi dituzten hizkuntzak ere), eleaniztasuna bultzatzeko.

-  Bi hizkuntzatan edo gehiagotan maila ona eskuratu behar da, Europako herritar demokratikoekin parte hartu ahal izateko.

... Ministroen Batzordeak erabaki zuen Hizkuntzen Europako Eguna urtero irailaren 26an ospatzea. Batzordeak gomendatu zuen eguna modu malgu eta deszentralizatuan antolatzea estatu kideen desirei eta baliabideei erantzuna eman ahal izateko; izan ere, kide bakoitzak defini ditzake hobeto bere prozesu propioak; horrez gain, Europako Kontseiluari eskatu zion urtero gai jakin bat proposatzeko. Ministroen Kontseiluak Europar Batasunari eskatu dio ekimen honetan Europako Kontseiluarekin bat egiteko . Egun hori bazkide garrantzitsuen laguntzarekin ospatzea espero da».

Europako Kontseiluaren Ministroen Batzordearen Erabakia, Estrasburgo (2011ko abenduaren 6ko 776ko bilera)