Eman botoa urteko ekitaldi berritzaileenaren alde!
Piper eta gatz pixka bat emateko HEGari, gure orrira sartzen zarenean botoa ematen ahalko duzu berritzaileena iruditzen zaizun HEG ekitaldiaren alde, sorkuntza gisara aipagarriena delako, edo bere erabilgarritasunagatik, edo, besterik gabe, egunaren esanahia hobekien islatzen duena delako. Bozketa hilabetez egonen da zabalik, irailaren 22tik urriaren 21era; abenduan jakinaraziko da irabazlearen izena. Botorik gehien jasotzen dituen ekitaldiaren antolatzaileari oroigarri bat emanen zaio.