en  fr  cs  de  et  el  es  ga  hr  it  pl  ro  sq  sk  sl  sv  nn  sr  bs  lt  mk  lb  nl  hy  pt  tr  da  bg  fi  hu  ka  lv  eu  ca  ru  gl

Ikasi zerbait gehiago hizkuntzei buruz

Bazenekien…?

01

Munduko hizkuntzen kopurua 6.000 eta 7.000 artean dago – guztira 7 mila milioi hiztun, 189 estatu independentetan banaturik.

02

Europan badira bertako 225 hizkuntza – munduko guztien % 3 gutxi gorabehera.

03

Munduko hizkuntza gehienak Asian eta Afrikan hitz egiten dira.

04

Munduko biztanleen erdiak gutxienez elebidunak edo eleaniztunak dira, alegia, bi hizkuntzatan edo gehiagotan mintzatzeko gai dira. 

05

Europarrek gero eta hizkuntza gehiagorekin egiten dute topo eguneroko bizimoduan. Gero eta behar handiagoa dago europarren artean hizkuntzekiko interesa pizteko.

06

Hizkuntza askok 50.000 hitz baino gehiago dituzte, baina hiztunek normalean hiztegi osoaren zati bat ezagutu eta erabiltzen dute: eguneroko elkarrizketetan ehun hitz berberak erabiltzen ditugu beti. 

07 Hizkuntzak etengabeko harremanean daude haien artean eta elkarri hainbat modutan eragiten diote. Ingelesak, adibidez, beste hizkuntza askotako hitzak bereganatu ditu, eta gaur egungo hizkuntza europar guztiek ingelesetik datozen hitzak erabiltzen dituzte. 

08

Lehenbiziko urtean, haurrak ahots soinu batzuk sortzen hasten dira; urtebete egitean lehen hitzak ahoskatzen dituzte, hiru urte inguru dituztenean esaldi konplexuak egiten hasten dira, eta bost urterekin haurrak baditu milaka hitz bere hiztegian. 

09

Normalean ama-hizkuntza izaten da hobekien ezagutu eta gehien erabiltzen duguna. Hala ere, “elebidun perfektuak” ere badira, bi hizkuntza gaitasun-maila berean erabiltzen dituztenak. Dena dela, gehienetan elebidunek ez dute erabateko orekarik lortzen beren bi hizkuntzen artean. 

10 Elebitasunak onura asko dakar berarekin: hirugarren hizkuntzaren ikasketa errazten du, buruko prozesuak arintzen ditu eta beste kultura batzuetako pertsonekin harremana izateko aukera ematen digu

11

Elebitasunak eta eleaniztasunak onura ekonomikoak ere ekartzen dituzte: enplegua aurkitzea errazagoa da hizkuntza bat baino gehiagotan mintzo denarentzat eta enpresa eleaniztunek abantaila dute merkatuko lehian elebakarrekin alderatuz.

12

Hizkuntzek beren arteko harremanak dituzte, familia bateko kideen artean gertatzen den bezalaxe. Europako hizkuntza gehienak indoeuropar hizkuntzen familia handiaren baitakoak dira. 

13

Europako hizkuntza gehienak hiru multzo handitan sartzen dira: hizkuntza germanikoak, hizkuntza erromanikoak eta eslaviar hizkuntzak. 

14 Hizkuntza germanikoen artean, besteak beste, daniera, norvegiera, suediera, islandiera, alemana, nederlandera, ingelesa eta yiddisha daude.

15 Hizkuntza erromanikoen multzoan, besteak beste, italiera, frantsesa, gaztelania, portugesa eta errumaniera ditugu. 

16 Eslaviar hizkuntzak dira, besteak beste, errusiera, ukrainera, bielorrusiera, poloniera, txekiera, eslovakiera, esloveniera, serbiera, kroaziera, mazedoniera eta bulgariera. 

17 Europako hizkuntza gehienek latindar alfabetoa baliatzen dute. Alfabeto zirilikoa eslaviar hizkuntza askotan erabiltzen da. Grezierak, armenierak, georgierak eta yiddishak alfabeto propioa dute. 

18 Europako herrialde gehienetan badaude eskualdeko edo eremu urriko hizkuntza bat baino gehiago – eta haietako batzuek lortu dute hizkuntza ofizialaren estatusa. 

19 Europatik kanpoko hizkuntzen artean, Europan gehien erabiltzen direnak arabiera, txinera eta hindia dira, haietako bakoitzak idazteko bere sistema duelarik. 

20

Errusia da (148 milioi biztanle) bere baitan hizkuntza kopururik handiena biltzen duen herrialdea: 130etik 200era bitarte, zer irizpide erabiltzen den. 

21

Etorkin eta errefuxiatuen eraginaren ondorioz, Europa gero eta eleaniztunagoa da. Londresen 300 hizkuntza baino gehiago mintzatzen dira (arabiera, berberera, turkiera, kurduera, hindia, punjabera, etab.)

Hau dena ikasi ondoren, zeren zain zaude gure hizkuntzei buruz galdezka jokoan saiatu gabe? 

Hizkuntzei buruzko jakingarriak
Hizkuntzei buruz galdezka
Ikasi zerbait gehiago zeinuen hizkuntzari buruz
Ebaluatu zure hizkuntza-gaitasuna
Hizkuntz altxorrak
Hitz egidazu!
Animalien hotsak
Hizkuntzen gaineko lehiaketa
Hitz bakarrak
Ospetsu eleaniztunak
Kaixo
Palindromoak
Hitz bera – esanahi desberdina
Memoria jolasa
Hitzik luzeenak
Aho-korapiloak
Munduko hizkuntzak
Bidali postal bat!
Zeinuen hizkuntzako jolasa